Jolas eginez ikasi: hezkuntza eta desberdintasunak mahai gainean

Azken hilabeteetan, Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkartetik mahai-joko ludopedagogiko bat sortzen aritu gara, Vitoria-Gasteizko Udalak finantzatutako proiektu baten baitan.

Joko honen bidez, jolasa hausnarketarako eta ikaskuntzarako tresna bihurtu nahi dugu. Txartelen bidez, eguneroko egoerak, erabakiak eta erronka txikiak proposatzen dira, eta parte-hartzaileek hainbat pertsonaia eta testuingururen larruan jartzen dira. Horrela, bizipen dinamikekin jatorriak, genero-identitateak, klase-posizioak, adinak eta gainerakoek desberdintasunen eraikuntzan nola eragiten duten islatu nahi da.

Materiala lantalde interkultural batekin diseinatu dugu, ikuspegi intersekzionala eta generokoa txertatuz. Hezkuntza-prozesuetan, elkarte-saioetan edo taldeekin lantzeko baliabide aproposa izan daiteke eta parte-hartzailea izan dadin pentsatua dago, aniztasuna, bizikidetza eta pentsamendu kritikoa jolasaren bidez lantzeko.

Materiala, oraindik prototipo fasean dago, baina laster izango da eskuragarri.

Azkenik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Vitoria-Gasteizko Udalari, material hau garatzea posible egin duen laguntzagatik.